Lezo Urreiztieta XVI. mendeko pirata zen, tronpaturik 1907. urtean sortua. Bere bizia arriskuan ezarri, eta ehunka pertsonena salbatu zuen; Euskal Herriaren askatasuna negoziatu zuen atzerriko gobernuekin; armaz bete 17 itsasontzi sartu zituen Bilbon Gerla Zibilean; Franco garbitzekotan izan zen… Lezo hil eta berrogei urtera, Martin Ugalde idazlearen magnetofonoak haren istorio sinestezina ezagutaraziko digu, protagonistaren beraren bozaren bidez. Elkarrekin 1975. eta 1978. urteen artean izandako elkarrizketa batzuetatik abiaturik, film honek argitara aterako du XX. mendeko euskal historian funtsezkoa izan zen eta ezezaguna zaigun norbaiten lekukotasuna.
Lezo Urreiztieta était un pirate du XVIè siècle, né par erreur en 1907. Il sauva des centaines de personnes, au péril de sa propre vie ; il négocia la liberté pour le Pays Basque avec les gouvernements étrangers ; il fit entrer 17 bateaux pleins d’armes dans le port de Bilbao en pleine Guerre Civile ; il fut sur le point de tuer Franco… Lezo nous raconte son histoire incroyable quarante ans après sa mort, grâce au magnétophone du journaliste Martin Ugalde. Ce documentaire met en lumière l’histoire d’un personnage important de l’Histoire du Pays Basque, qui est pourtant resté complètement inconnu.