Julia Dordelek, Alemanian jaioa eta baso zientzietan diplomatua, digu eskeintzen filma hau. Zuhaitzak famili baten parte dira, beraien artean konektatuak dira eta bata besteaz arduratzen dira. Hori da dokumental hontan, hainbat pertsonari hitza emanez, erakusten dena. Hala nola, Peter Wohllebeni, baso ingeniaria eta “La vie secrète des arbres” best-seller arrakastatsuaren autorea. Zuhaitzen hizkuntza ezagutuko dugu, beraien artean komunikatzeko gai diren bizidunak, usainaren eta keinu elektrikoen bitartez, baina baita lur azpiko sustrai sare harrigarriaren bidez ere. Liluragarria!